XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JUAN JOSE URRA GURIDI

(Segundako eskuz banakako txapeldun 1987an)

Arrasatek Juan José Urra izan zuen zutabe nagusi 1975etik 1979rarte.

Herri gipuzkoarrak urrezko bolada bizi izan zuen Herriartekoan urte haietan, bere bi tituluak eskuratuz, 1976an eta 1979an.

Urra, Arrasaten sortua 1961eko ekainaren 22an, oso gazterik nabarmendu zen.

Ordezkaritza arrasatearreko arduradunek 1974ko taldean iada lerrokatu zuten, nahiz jokatzera heldu ez.

Txanda urtebete beranduago helduko zitzaion, Felix Isturizen lagun gisa.

Legazpia eta Zumaia kanporatu zituzten, baina final-laurdenetan galdu egin zuten Seguraren kontra.

Hurrengo urtean, 1976an, Arrasatek Isturiz II.a-Urra bikote infantila izan zuen oinarrietarik bat Herriarteko titulua lortzeko, Plaentxi, Tolosa, Getaria eta Azkoitia kanporatu eta Segurari finalean irabazteko.

Jubeniletan, Juan José Urrak arrasatearren arteko pieza nagusi izaten jarraitu zuen, Lazpita nahiz Isturizekin bikote osatuz.

77an Irun kanporatu zuten, baina bigarren txandan Oiartzunek utzi zituen lehiaketatik at.

Hurrengo urtean final-laurdenak erdietsi zituzten, baina ezin izan zuten azpitxapeldun izango zen Segura gainditu.

Izan ere, jubeniletako urte horietan garaipen inportanteak lortu zituen Urrak.

Batetik kategoriako txapeldun estatal izan zen, Martin Alustizarekin batera bi okasiotan, Elgetan Lau T'erdiko Torneoan txapela lortuaz gain, 16 urte nuela eta aurrean Primerako eskulari asko gogoratzen du.

1979an lortuko zuen Arrasatek bere bigarren titulua.

Zestoa, Donostia, Zumaia eta Oñati (finalean) gainditu zituen, Isturiz eta Urrak osatua izaki bikoterik sendoenetakoa.

Garaipen hau izan zen Juanjo Urraren agurra, 1980an profesionaletara pasa bait zen, ezin lagunduz bere herritarrei, aurreneko txandan kanporatu zituztelarik.

1980ko ekainaren lehen astean estreinatu zen Urra profesional gisa Eibarko Astelehenean.